udaberri guraso elkartearen logoa

01

Eskolaz kanpokoak

Xabier Munibe ikastolak arratsaldez eta eskola ordutegitik kanpo ikasleen hezkuntza osatzeko balio duten jarduera batzuk ere eskaintzen ditu, hala nahi duten ikasleentzat zuzenduak.

Helburu orokorrak

Eskolaz kanpoko jarduera guztien helburu orokorrak, besteak beste, autonomia garatzea, haur eta gazteen autoestimua indartzea, hauen arteko harremanak hobetzea komunikazio zein gizarteratze gaitasunak berenganatuz, eta sentsibilitatea, jakin-mina eta sormena bultzatzea dira.

Nori zuzendua:

LH1etik LH6 ra

Helburu zehatzak:

  • Gidoiaren egituraketa, zatiak eta sormen prozesua ezagutzea
  • Ahozko eta ez ahozko espresioa lantzea
  • Inprobisazioa lantzea

Ordutegia:

Astean 2 orduko saio bakarra

Nori zuzendua:

Helburu zehatzak:

  • Musikaren bidez gorputz adierazpena lantzea
  • Inprobisazioa, psikomotrizitatea eta sormena lantzea
  • Koreografia eta dantza estilo ezberdinak ezagutzea

Ordutegia:

Astean ordubeteko saioa

Nori zuzendua:

LH3 tik LH6 ra

Helburu zehatzak:

  • Umeek bere sormena garatzeko tailerra.
  • Ohiko marrazketa eta pintaketa tekniketatik kanpo, 3D dinamikak ere landuko lirateke (berziklatutako materialekin sortutako eskultura, jostailuak eta fantasiazko objektuak).
  • Jardueretan umeei lanari zentsu kontzeptual bat ematen ere irakatsiko
    zaie: osagai narratiboa batzuetan, emozionala besteetan, edo ingurua
    barneratzeko besteetan.

Ordutegia:

Astean ordubete

Nori zuzendua:

LH1etik LH6 ra

Helburu zehatzak:

  • Euskal Herriko kulturako musika tresna bat ezagutu eta landu
  • Erritmoarekin jolastu, norbere erritmoak ezagutu eta garatu
  • Konpasak ezagutu eta hatzak modu desberdinetara konpas berdinean egokitzen ikasi

Ordutegia:

Astean ordu erdiko saio bat

Nori zuzendua:

LH1etik LH4ra

Helburu zehatzak:

  • Jolasaren bitartez ingelera ikastea
  • Ingeleraren oinarrizko hiztegia eta komunikazioa ulertzea

Ordutegia:

Astean bi saio