
01
Eskolaz kanpokoak
Xabier Munibe ikastolak arratsaldez eta eskola ordutegitik kanpo ikasleen hezkuntza osatzeko balio duten jarduera batzuk ere eskaintzen ditu, hala nahi duten ikasleentzat zuzenduak.
Helburu orokorrak
Eskolaz kanpoko jarduera guztien helburu orokorrak, besteak beste, autonomia garatzea, haur eta gazteen autoestimua indartzea, hauen arteko harremanak hobetzea komunikazio zein gizarteratze gaitasunak berenganatuz, eta sentsibilitatea, jakin-mina eta sormena bultzatzea dira.

Nori zuzendua:
LH1etik LH6 ra
Helburu zehatzak:
- Gidoiaren egituraketa, zatiak eta sormen prozesua ezagutzea
- Ahozko eta ez ahozko espresioa lantzea
- Inprobisazioa lantzea
Ordutegia:
Astean 2 orduko saio bakarra
Nori zuzendua:
Helburu zehatzak:
- Musikaren bidez gorputz adierazpena lantzea
- Inprobisazioa, psikomotrizitatea eta sormena lantzea
- Koreografia eta dantza estilo ezberdinak ezagutzea
Ordutegia:
Astean ordubeteko saioa
Nori zuzendua:
HH4 tik LH6 ra
Helburu zehatzak:
- Euskal Herriko kultura ezagutzea euskal musika eta dantzaren bidez.
- Gorputz adierazpena lantzea dantzaz baliatuz norbere burua hobeto ezagutzeko.
- Gorputza musikaren erritmora egokitzea musika erritmo ezberdinak barneratzeko, euskal musikaz baliatuz.
Ordutegia:
Astean ordubete
Nori zuzendua:
LH1etik LH6 ra
Helburu zehatzak:
- Euskal Herriko kulturako musika tresna bat ezagutu eta landu
- Erritmoarekin jolastu, norbere erritmoak ezagutu eta garatu
- Konpasak ezagutu eta hatzak modu desberdinetara konpas berdinean egokitzen ikasi
Ordutegia:
Astean ordu erdiko saio bat