
03
Mendi ibilaldiak
Ikasle eta familien gozamenerako!
2021-2022 ko MENDI IRTEERAK
Kaixo!
Ikasturte berriari hasiera eman diogu eta mendi txangoen ordua ere iritsi da.
Aurtengo ikasturterako 4 irteera aurreikusten dira, 8-10 km ingurukoak izango dira ibilbideak.
Azkoitiko Zazpi Kurutze mendi martxan egiten diren hainbat gailur egingo direlarik.
Ondorengo taulan ikus ditzazkezue aurtengo ikasturterako irteerak:
Ibilbidea |
Data |
Santa Barbara-Trekutz-Irimo-Santa Barbara |
Azaroak 14 |
Elosu-Irukurutzeta-Sargute-Azkarate |
Urtarrilak 16 |
Epelde-Oleta-Samiño-Epelde |
Martxoak 6 |
Zorrozpe-Kakute-Zorrozpe |
Maiatzak 1 (KAKUTEKO EGUNA) |
Ibilbideak 8/9 urtetik gorako ume eta beraien familientzako antolatzen dira. Hala eta guztiz, txikiagoak ere etor daitezke, baina beti ere heldu baten ardurapean egiten badute ibilbide osoa.
Izan ere, laguntzaileetako bat guraso elkartea izan arren, ardura guztia (zerbait gertatuko balitz) gurasoena izango litzateke.
Aurtengo ikasturteko ibilaldi guztietan parte hartzen dutenak, puzzle bat osatuko dute eta Kakuteko egunean oroigarri bat jasoko dute.
Animatu parte hartzera!
Nori zuzendua:
Ikasle eta beraien familiei
Helburuak:
Familian eta lagunartean naturaz,mendiaz eta kirolaz gozatzeko aukera eskaintzea ikasle guztiei, beti ere beraien guraso edo tutoreen ardurapean.
Maiztasuna:
Urtean 4 edo 5 ibilaldi
Arduradunak:
Udaberri GEko kideak, beste ikastetxeetako kideen laguntzaz